
Datozen Ekitaldiak › Lehiaketak
azaroa 2023
Sagardo Forum 2023
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2023ko azaroaren 30etik abenduaren 2ra V. SAGARDO FORUMA izango da: sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kulturari zein turismoari buruzko topaketa. Sagardo Forumaren 2023ko edizioan hainbat jarduera izango dira. Batetik, V. SAGARDO FORUMEAN IV. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa jokatuko da azaroaren 30ean, (osteguna) Kursaal Kongresu Jauregian (Donostia). Mundu osoko aditu dastatzaileek (sommelierrak, enologoak, sukaldariak, etab.) bederatzi kategoriatan sailkatutako 250 sagardo baino gehiago dastatuko dituzte. Bestetik, sagarrari, sagardoari eta sagardoaren kulturari zein turismoari buruzko jardunaldi teknikoak izango dira abenduaren 1ean (ostirala)…
Informazio gehiago »abendua 2023
Gazta eta sagardo lehiaketa Zestoan
Barazkien eta fruten lehiaketa. Urolako eztiaren lehiaketa. Gazta eta sagardo lehiaketa, eta dastatzea. Baserriko produktuen salmenta.
Informazio gehiago »