Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak
- Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoko bisita.
- Sagardo dastaketa.
- Sagardotegian bazkaria/afaria. Sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa.
OHARRA:
Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izanez gero, erreserba egiterakoan zehaztu (hurrengo pausoa).
Informazio praktikoa
- Ordutegiak: Asteartetik larunbatera (urte osoan zehar): 12:00etan eta 19:00etan. Igande eta jaiegunetan: 12:00etan. Uztaila eta abuztuan egunero.
- Iraupena: 3 ordu (ordu 1 museoko bisita + 2 ordu sagardotegiko otordua).
- Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
- Norentzat? Talde eta familientzako.
- Hizkuntzak: Gaztelania, euskera, frantsesa eta ingelesa. (Beti aurrez erreserba eginda)
- Elkargunea: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
- Nola iritsi:
- Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
- Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): BU12 eta BU13 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.
OHARRA: Erreserba egiten duzunean, sarrerak ez dituzu emailez jasoko. Zure erreserba gure erreserba sisteman gorde da, eta nahikoa da jardueraren egunean elkargunera gerturatzea eta zure izena ematea.
Tarifak
- Helduak: 53€ (ohiko menuarekin)
- Haurrak:
- 0-6 urteko haurrak: 27€ (menu bereziarekin).
- 7-17 urteko haurrak: 30€ (menu bereziarekin).
Hoberena
- Gure erroetara bidaia: Sagardoaren kulturako sekretuak eta bitxikeriak.
- Taldean eta kalitate onez jatea: Sagardotegiko esperientziaren bizipena eta kalitate goreneko bertako produktuen dastaketa.







