Museoa eta sagardotegia

40,00 -tik

Bisita ezazu Sagardoetxea Sagardoaren Museoa sagardotegira joan aurretik eta zure Sagardoaren Lurraldeko esperientzia borobilduko duzu. Gure proposamena museoa osatzen duten sagastiaren eta museo-gunearen bisita gidatua egitea da eta sagardo dastaketa gidatu batekin amaitzea. Ondoren sagardotegira joan zaitezke ikasitakoa praktikan jartzera!

Bisita gidatuaren hizkuntza

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa-ren bisita.
  • Sagardo, muztio eta likore dastaketa.
  • Sagardotegian bazkaria/afaria. Sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa.
    OHARRA:
    Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izanez gero, erreserba egiterakoan zehaztu (hurrengo pausoa).

Informazio praktikoa

  • Ordutegiak: Asteartetik larunbatera (urte osoan zehar): 12:00etan eta 19:00etan. Igande eta jaiegunetan: 12:00etan. Uztaila eta abuztuan egunero.
  • Iraupena: 3 ordu (ordu 1 museoko bisita + 2 ordu sagardotegiko otordua).
  • Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
  • Norentzat? Talde eta familientzako.
  • Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
  • Elkargunea: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
  • Nola iritsi:
    • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
    • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): BU12 eta BU13 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Tarifak

  • Helduak: 40€ (ohiko menuarekin)
  • Haurrak:
    • 0-9 urteko haurrak: 18€ (menu bereziarekin).
    • 10-17 urteko haurrak: 21€ (menu bereziarekin).

Hoberena

  • Gure erroetara bidaia: Sagardoaren kulturako sekretuak eta bitxikeriak.
  • Taldean eta kalitate onez jatea: Sagardotegiko esperientziaren bizipena eta kalitate goreneko bertako produktuen dastaketa.

Mapa