Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak
- Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroko (Idiazabal) bisita gidatua. Bisitak, gazta dastaketa barne-hartzen du.
- Sagardoetxea Sagardoaren Museoko Astigarraga) bisita gidatua. Bisitak, sagardo dastaketa barne-hartzen du.
- Bazkaria sagardotegian. Sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa txotx-etik.OHARRA: Garraioa ez dago barne.
Informazio praktikoa
- Ordutegiak: uztailan, abuztuan, irailan, aste santuan (2 aste), gabonetan (2 aste) eta 10 pertsonatik gorako taldeak egunero 11:15etan. Bestela, asteazken eta asteburuetan 11:15etan.
- Iraupena: 6 ordu.
- Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
- Norentzat? Banakako, talde, familia eta bikoteentzako.
- Hizkuntzak: Gaztelania, euskera, frantsesa eta ingelesa. (Beti aurrez erreserba eginda)
- Elkargunea: Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa (Kale Nagusia, 37– Idiazabal). GPS-ko koordenatuak: 43.010163, -2.234075.
- Nola iritsi:
- Norbere ibilgailuan: aparkalekua Idiazabalgo erdigunean (Kale Nagusia). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
- Garraio publikoan: Donostiatik (Frantzia pasealekua, 22) Renfeko aldiriko trena hartu (C-1 Irun-Brinkola ibilbidea) Ordiziara. Ondoren lineako autobusa hartu (G0003 ibilbidea) Idiazabalera.
OHARRA: Erreserba egiten duzunean, sarrerak ez dituzu emailez jasoko. Zure erreserba gure erreserba sisteman gorde da, eta nahikoa da jardueraren egunean elkargunera gerturatzea eta zure izena ematea.
Tarifak
- Helduak: 52€
- Haurrak:
- 0-6 urteko haurrak: 24€ (menu bereziarekin).
- 7-17 urteko haurrak: 28,50€ (menu bereziarekin).
Hoberena
- Gure kultura gastronomikoa eta bere historia ezagutzea.
- Bertako gastronomiako bi produktu nagusiak dastatzea: sagardoa eta Idiazabal gazta.
- Egiazko sagardotegiko esperientziaz gozatzea.



