Irailaren 25, 27 eta 28an sagarra protagonista izango duen sagarraren jaia izango da Astigarragan. Ekitaldiaren egun nagusia irailaren 28a (igandea) izango da; bertan, herriko familiek egindako 2025 uztako lehen muztioa eta sagardogileek beren postuetan emango duten muztioa dastatzeko aukera izango da. Horretaz gain, 13:30ean TOPA herrikoia egingo da Foru plazan.

Egitaraua:

  • Osteguna, Irailak 25
    19:00-21:00 Sagarrarekin eta bere eratorriekin egindako PINTXO LEHIAKETA ETA DASTAKETA Astigarragako tabernetan.
  • Larunbata, Irailak 27
    09:30 “SAGAR-BIRA”, Santiagomendiko Sagardo Bidean mendi-buelta familian*.
    10:00-22:00 “POMME” GOZOA FAMILIAN EGITEKO TAILERRA Bretainiako Les Ramaougeries-en eskutik*.
    19:00 BOIROKO DANTZARIEKIN ELKARTRUKEA: Pedra da Aroña eta Astigar dantza taldeen emanaldia Foru plazan.
  • Igandea, Irailak 28
    SAGARRAREN JAIA Foru plazan.
    09:30 Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
    10:00 Sagar biltzea familiekin Sagardoetxeako sagastian*.
    11:00 Sagarraren kalejira herriko kaleetatik plazara.
    11:30-13:00 Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean* izen-emateak.
    11:30-14:00 Sagarraren azoka:
    – Sagarren erakusketa eta dastaketa.
    – Sagardo eta muztio dastaketa.
    – Txertaketa eta abarren erakustaldiak.
    – Sagarrak marrazteko tailerra Astigarteren eskutik.
    – Herriko baserritarren produktuen salmenta.
    – Trikitilariak herrian zehar.
    11:30 Sagardogintzako lanak “baserri-dolarean”: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea bertako familien laguntzarekin*.
    13:00 Sagar dantza eta kirikoketa.
    13:30 Txalaparta eta 2025 uztako lehen muztioarekin topa herrikoia.
    17:30 17:30 Pilota-partidak:
  1. Partidua: jubenilak.
  2. Partidua: profesionalen partida. Exposito-Bikuña eta Senar-Lizeaga.

* Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoetxea.eus