DolareaSagardoetxeako Dokumentazio Zentrok 130 kartel baino gehiagoz osatutako bilduma dauka eta horietako asko, oso bereziak dira. 1980. hamarkadaz geroztik gaur egunera bitartean, sagardoaren kulturako alderdi ezberdinak erakusten dizkigute.

“Astigarragan sagardo txotx bolada ohorezko irikialdia” (1989)
Sagardo Berriaren Egunak txotx bolada berriari eta sagardo berriaz gozatzen hasteko uneari hasiera ematen dio. Ekitaldi hau gaur egun ezagutzen dugun moduan lehendabizikoz 1994. urtean ospatu zen arren Andoni Egaña bertsolariaren eskutik, aurrekari bat izan zuen 1980. hamarkadaren amaieran, eta Astigarragako Udalaren ekimenez, herri honetan hasi zen txotx boladari hasiera emateko ekitaldi ofíciala antolatzen.

“Dolarea” (1991)
Kartel hau Hernani eta Astigarragako udalen eta bertako sagardogileen ekimenez argitaratu zen txotx boladan euskararen erabilera sustatzeko.

“Sagardoari buruzko 3. Jardunaldiak” (2005)
Azken urteotan sagardoaren kalitatea hobetu eta sagastien landaketaren sustapenaren aldeko lan handia egiten ari da sagardoaren mundua eta ekintza ugari egin dira. Horien artean, 2005. urteko ekainean Mendikoik sagardogile eta adituentzako antolaturiko formazio jardunaldiak daude.

“Astigarraga, Euskal Herriko herritarren arteko sagardo lehiaketa” (1986) eta “XIII. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak” (2014)
Gure Izarra, Zipotza eta Astigar elkarteek, 30 sagardogilek parte hartzen zuten eta 300 bat pertsonek osaturiko epaimahaia izaten zuen txapelketa herrikoia antolatu zuten urte batzuetan zehar.
2002. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak “I. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak” antolatu zuen eta gaur egun sagardoaren munduan garrantzia handia duen txapelketa da.

“Txalaka, gazi-garratza”
Sagardoa kontu handiz aukeratutako sagar garratz, mikatz eta gazi-gozoekin artisau moduan egiten den edaria da. Horietako bat “Txalaka” sagarra da. Sagar barietate honek, Astigarragako baserri zahar bati izena eman dionak, bere ezaugarriak eta onurak aipatzen dituen eta kartel honetan argitaratua izan zen abesti herrikoia dauka.

________________

Fuente: Boletín Sagardoaren Lurraldea nº35
Autor: Sagardoetxea