Irailaren 30an, XVIII. Sagar Uzta 2018-ko sagar postre lehiaketa ospatuko da Astigarragan. Lehiaketa 12:00etan hasiko da, ordu horretan amaituko delarik postreak entregatzeko epea. Jarraian, epaimahaiak tartaren zaporea, aurkezpenaren kreatibitatea eta postrearen aurkezpena baloratu eta bertaratutakoen artean dastatzen emango dira.

Oinarriak:
1. Sukaldaritza gogoko duen edonork parte hartu dezake lehiaketan.
2. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.eus / Irailaren 30an 10:30-12:00etara bitartean Astigarragako frontoian.
3. Parte-hartzaile bakoitzak postre bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketara eta gutxienez 4 raziokoa izango da.
4. Postrea etxetik prestatua ekarri beharko da eta irailaren 30an 10:30-12:00etara bitartean Astigarragako frontoian aurkeztu beharko da.
5. Postre guztien oinarrizko osagaia sagarra izango da. Hala ere, parte-hartzaile bakoitzak egokitzat jotzen dituen osagaiak gehitzeko aukera izango du bere postreari originaltasun eta zapore berezia gehitzeko.
6. Epaimahaiak zaporea, kreatibitatea eta aurkezpena baloratuko ditu.
7. Postre bakoitzak zenbaki bat izango du eta zenbaki hori, itxita egongo den gutun-azal baten gainean idatziko da, barruan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefono zenbakia egongo direlarik.
8. Epaimahaiaren dastaketa amaitutakoan, ekitaldira gerturaturiko jendeak postreak dastatzeko aukera izango du.
9. Irabazle bat izango da eta txapela jasoko du.
10. Sariak irailaren 30an emango dira 14:00etan XVIII. Sagar Uzta 2018 jairako antolaturiko ekintzetan.
11. Lehiaketan parte-hartzeak, oinarri hauek onartzen direla eta epaimahaiaren erabakia onartzen dela esan nahi du.