Sagardo Forum

VI. SAGARDO FORUMA: 2025EKO AZAROAREN 20TIK 22RA

Nazioarteko Sagardo Lehiaketa, sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko jardunaldi teknikoak eta Nazioarteko Sagardo Azoka

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2025ko azaroaren 20tik 22ra VI. SAGARDO FORUMA izango da Astigarraga eta Donostian: sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kulturari zein turismoari buruzko topaketa.

Sagardo Forumaren 2025eko edizioan hainbat jarduera izango dira:

  • Sagarrari, sagardoari, turismoari eta kultura zein ondareari buruzko jardunaldi teknikoak azaroaren 20 eta 21ean, Erribera Kulturgunean (Astigarraga). Estatuko eta nazioarteko hainbat adituek hitzaldiak eskainiko dituzte.
  • V. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa azaroaren 20an Donostiako Basque Culinary Centeren. Mundu osoko aditu dastatzaileek (sommelierrak, enologoak, sukaldariak, etab.) mota ezberdinetako sagardoak dastatu eta sarituko dituzte.
  •  IV. Nazioarteko Sagardo Azoka azaroaren 22an (larunbata) Basque Culinary Center-en (Donostia). Bertan, bertako, nazioko zein nazioarteko mota askotako sagardoak dastatzeko aukera izango da.

Gainera, Sagardo Forumeko egitaraua txango eta afari bereziekin osatuko da.

Beste urte batez, Sagardo Foruma izango da sagardoaren nazioarteko topagunea. Sagardo Forumari buruzko informazio guztia laster egongo da eskuragarri!

Ikusi hemen Sagardo Forumaren azken edizioko egitaraua.

Talde teknikoa

ANTOLATZAILEAK ETA LAGUNTZAILEAK

BABESLEAK