- ekitaldia hau amaitu da.
Sagardoetxearen 15. urteurrenaren ospakizuna
2021eko irailean Sagardoetxea Museoak 15 urte beteko ditu, eta urteurrena ospatzeko, egitarau zabala antolatu da:
Irailak 25, larunbata (Sagardoetxean):
11:00: “Amona Tomaxa eta sagarra” ipuin kontaketa marraztua Ixabel Agirresarobe kontalaria eta Iñaki Martiarena “Mattin” marrazkilariaren eskutik*. Izena-eman.
11:45: “Amona Tomaxa eta sagarra” liburuaren aurkezpena.
11:00-14:00: Familientzako tailerrak*:
– Pop-up tailerra paperarekin Aran Santamariarekin. Izena-eman.
– Sagarrekin egindako apaingarriak Idoia Lizeagarekin. Izena-eman.
– Baratzeko lanak Astigarrako Baratz Elkartearekin. Izena-eman.
12:00: Sagardoetxeako Dokumentazio Zentroaren aurkezpena eta funts-emaileei eskertza dantzari (Astigar Taldea), txistulari (Txirriskla Txistulari Taldea) eta bertsolariekin girotuta.
13:00-14:00: Musika emanaldia Norberto Almandoz Musika Eskolaren eskutik.
Honetaz gain, irailaren 26an, igandea, XXI. Sagar Uzta ospatuko da Sagardoetxeako sagastian eta Foru plazan:
11:00-13:00: Sagar bilketa eta muztioaren elaborazioa Goldea Herri Kirol Elkartearen eskutik*. Izena-eman.
* Jarduera honetan parte hartzeko aurrez izena ematea derrigorrezkoa da: www.sagardoetxea.eus / 943550575.
Bestalde, familientzako tailerrak antolatu dira:
Irailak 15, asteazkena:
17:00-20:00: Etxeko sagardoa familian*. Irakaslea: Egoitz Zapiain. Prezioa: 10€ familia bakoitzeko. Oharra: tailer hau 2 saiotan egingo da (bigarren saioaren data aurrerago jakinaraziko zaie parte-hartzaileei). Erreserba egin.
17:00-20:00: Sagar muztioa familian*. Irakaslea: Egoitz Zapiain. Prezioa: 10€ familia bakoitzeko. Oharra: tailer hau 2 saiotan egingo da (bigarren saioaren data aurrerago jakinaraziko zaie parte-hartzaileei). Erreserba egin.
Irailak 22, asteazkena:
17:00-20:00: Sagar dultzea familian*. Irakaslea: Josu Osa eta laguntzaileak. Prezioa: 10€ familia bakoitzeko. Erreserba egin.
Irailak 29, asteazkena:
17:00-20:00: Sagar deshidratatua familian* Sagardoetxearen eskutik. Prezioa: 5€ familia bakoitzeko. Erreserba egin.
* Tailer hauetan parte hartzeko aurrez erreserba egitea derrigorrezkoa da: erreserba online egin / 943550575.