Sagar dultzea familian egiteko tailerra

10,00 -tik

Udazkena sagarrak bildu eta sagarretik eratorritako hainbat produktu egiteko garaia da. Tailer honetan, Sagardoetxeak sagar dultzea familian egiteko aukera eskaintzen du Josu Osa eta bere laguntzaileen eskutik: sagarrak aukeratu eta bildu, garbitu, zatitu, egosi eta ontziratu.

 

  • Familia bakoitzeko prezioa: 10€ (sagar dultzearen elaborazio prozesua eta egindako sagar dultzeraen zati bat barne).

Egin zure erreserba

Covid-19: Prebentzio eta segurtasun neurriak

  • Derrigorrezkoa izango da esperientzia guztian zehar musukoa erabiltzea: harrera guneak, kanpokaldeak, museo-gunea eta denda.
  • Gehiago ikusi

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Sagarrak aukeratu eta bildu, garbitu, zatitu, egosi eta ontziratu. Ontziratu ostean, familia bakoitzak sagar dultzea etxera eramango du.

OHARRA:
– Tailer honetan parte-hartzeak, familia bakoitzarentzako sagar dultze zati bat barne dauka.

 

Ordutegiak

  • 17:00etatik 20:00etara

Iraupena

  • 3 ordu

Noiz egin daiteke?

  • Irailaren 22an

Norentzat?

  • Familiak eta taldeak

Hizkuntzak

  • Gaztelania, Euskara

Elkargunea

  • Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.

Nola iritsi

  • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
  • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): BU12 eta BU13 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Hoberena

  • Sagar dultzearen elaborazio prozesu osoan parte-hartzea.
  • Norberak ekoiztutako sagar dultzea etxera eramatea.
  • Sagar barietate ezberdinak eta beraien sukaldaritzarako erabilera ezagutzea.

Mapa