Eguzkitza sagardotegia

Txotx boladan irekia dagoen sagardotegia (urtarrila-apirila). Txotx egiteko aukera eskaintzen duen Tolosako sagardotegia.

Deskribapena

Eguzkitza sagardotegia 90. hamarkadaren hasieran sortutako baina sagardogintzan usadio handia duen familiarteko enpresa da. Batipat Tolosa eta inguruko herrietako bezeroei esker, bere sagardorik onena eta sukaldaritza tradizionala eskaintzeko lanean jarraitzen du.

Bazkariak eta afariak

Txotx boladan (urtarrila – apirila): Afariak asteartetik larunbatera eta bazkariak ostiral, larunbat, igande eta jai egunetan.

Txotx boladatik kanpo (maiatza): Afariak egunero. Bazkariak ostegun, ostiral, larunbat eta igandetan.

Tamaina: 100 jankide

Informazio osagarria

Helbidea: Usabal auzoa, 25. Tolosa.
Tfnoa.: 943672613
E-maila: eguzkitzasagardotegia@gmail.com
Web orria: http://www.sidreriaeguzkitza.com