Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak
- Sagastiko bisita gidatua, sagarraren kultura modu dinamikoan eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen diguna. Jarduerak: sagar bilketa kizkiarekin, sagar jotzea pisoiekin eta urtaroari dagokion jarduera:
- Udaberrian, “Sagastiak loretan”. Polinizazioa, erleen mundua eta sagarrondoen gaitzak eta izurriteak.
- Udazkenean, “Sagarren bilketa”: sagardo sagarren dastaketa eta sagar muztioaren elaborazioaren prozesu osoa: sagar bilketa kizkiarekin, sagar jotzea pisoiekin, prentsaketa eta egindako muztioaren dastaketa. Egindako muztioaren dastaketa: dentsitatea, bakteriak, legamiak, etab.
- Neguan, “Landaketa garaia”: hazien ereitea, sagarrondoen formazioa eta txertaketak
- Museo-gunearen bisita gidatua, sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko aukera ematen diguna.
Ordutegiak
- Astelehenetan itxita
- Asteartetik larunbatera 11:00-13:30 eta 16:00-19:30.
- Taldeentzako beste ordutegiak kontsultatu.
Iraupena
- Ordu bat
Noiz egin daiteke?
- Iraila-ekaina
Norentzat?
- Taldeentzako
Hizkuntzak
- Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda)
Elkargunea
- Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
Nola iritsi
- Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
- Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): BU12 eta BU13 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.
Hoberena
- Urtaro bakoitzean jardera ezberdinaz gozatzea.
- Naturarekin kontaktuan, gune didaktiko bat bisitatzea.Sagardoaren kultura eta erroak modu parte-hartzailean ezagutzea.