Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak
- Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoko (Astigarraga) bisita gidatua. Bisita gidatuak sagardo, muztio eta likore dastaketa barne-hartzen ditu.
- Bazkaria sagardotegian. Sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa txotx-etik.
- Adarrazpi gaztandegiko (Urnieta) bisita gidatua.Idiazabal Gaztaren elaborazioaren sekretu guztiak ezagutuko dituzu. Bertako instalazioak bisitatu ondoren, horiek egiteko prozesu guztia urratsez urrats ezagutuko duzu. Bisitaldiak tailer bat eta esnekien dastaketa bat barne hartzen ditu.
Informazio praktikoa
- Ordutegiak: Astearte, ostegun eta larunbatetan 12:00etan.
- Iraupena: 7 ordu.
- Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
- Norentzat? Banakako, talde, familia eta bikoteentzako.
- Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
- Elkargunea: Sagardoetxea Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554
- Nola iritsi:
- Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
- Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): BU12 eta BU13 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.
Tarifak
- Helduak: 76€.
- Haurrak:
- 0-6 urteko haurrak: 32€ (menu bereziarekin).
- 7-17 urteko haurrak: 54€ (menu bereziarekin).
Hoberena
- Bertako gastronomiako bi produktu nagusiak dastatzea: sagardoa eta Idiazabal gazta.
- Egiazko sagardotegiko esperientziaz gozatzea.
- Benetazko artzaina izatearen esperientzia bizitzea.
- Adarra mendiak eskaintzen duen natur paisaia zoragarriaz gozatzea.