Gartziategi sagardotegia

Agian, hauxe da gaur egun sagardogintzan jarraitzen duen sagardotegirik zaharrena. Badira, horren erakusgarri, Gartziategi sagardotegia aipatzen duten XVI. mendeko agiriak. Tradizioa eta modernitatea uztartuz egiten dugu sagardo naturala, betiere, kalitatea bermatuz eta bertako sagarraren aldeko apustuaz. Astigarragatik oinez 10 minutura egoteaz gain, garraio publikoa erabiliz bertara erraz iristen da, autobus geltokia 50m-ra baitu. Bestalde, badugu autoentzat aparkalekua ere.

Deskribapena

Sagardo naturala ekoizten dugu tradizioa eta berrikuntza uztartuz eta kalitatearen eta bertako sagarraren aldeko apustua eginez.

Bazkariak eta afariak

Txotx boladan (urtarrila – apirila) bazkariak eta afariak mahai luzeetan eserita edo zutik (sagardotegian otordua egiteko ohiko modua), sagardoa txotx-etik edanaz. Sagardotegiko menu tradizionala. Ordutegia: Bazkariak eta afariak egunero. Igande gauetan itxita.

Txotx boladatik kanpo (maiatza), bazkariak eta afariak eserita edo zutik mahai luzeetan, sagardoa txotx-etik edanaz. Menuak eta ordutegiak txotx boladan bezala mantentzen dira.

Tamaina: 115 jankide

Informazio osagarria

Helbidea: Gartziategi Baserria, Martutene Pasealekua, 139. 20115 Astigarraga.
Tfnoa.: 943469674
E-maila: info@gartziategi.com
Web orria: http://www.gartziategi.com

Mapa