Deskribapena
Bere upeltegian sagardoa elaboratzen urte asko daraman usadio handiko sagardotegia da, baina sagardoaren komertzializazioa eta sukaldaritza zerbitzua eskaintzen berrienetakoa. Txotx-aren errituaz gain, giro tradizionala eta atsegina eskaintzen du, haragi erre eskaintza zainduarekin. Bereizgarrien artean, arkumea eta txerrikumea burduntzian eskaintzen ditu.
Bazkariak eta afariak
Txotx boladan (urtarrila – apirila)bazkariak eta afariak mahai luzeetan eserita (sagardotegian otordua egiteko ohiko modua), sagardoa txotx-etik edanaz. Sagardotegiko menu tradizionala. Ordutegia: Bazkariak eta afariak egunero. Igande gau eta astelehenetan itxita.
Txotx boladatik kanpo (maiatzetik aurrera),bazkariak eta afariak eserita mahai luzeetan, sagardoa txotx-etik edanaz. Ordutegiak: Bazkariak eta afariak ostegunetik igandera. Igande gauetan itxita.
Tamaina: 350 jankide
Informazio osagarria
Arduraduna: Joxe Ramón Rezola
Helbidea: Santio Zeharra, 12. Astigarraga.
Tfnoa.: 943552720 / 608143332
E-maila: rezolasagardotegia@gmail.com
Web orria: www.rezolasagardotegia.net