Rezola sagardotegia

Urte osoan zehar irekita dagoen sagardotegia. Sagardotegiak sagardoaren elaborazioarekin zerikusia duten aintzinako tresnen erakustokia dauka alderdi berrian.

Deskribapena

Bere upeltegian sagardoa elaboratzen urte asko daraman usadio handiko sagardotegia da, baina sagardoaren komertzializazioa eta sukaldaritza zerbitzua eskaintzen berrienetakoa. Txotx-aren errituaz gain, giro tradizionala eta atsegina eskaintzen du, haragi erre eskaintza zainduarekin. Bereizgarrien artean, arkumea eta txerrikumea burduntzian eskaintzen ditu.

Bazkariak eta afariak

Txotx boladan (urtarrila – apirila)bazkariak eta afariak mahai luzeetan eserita (sagardotegian otordua egiteko ohiko modua), sagardoa txotx-etik edanaz. Sagardotegiko menu tradizionala. Ordutegia: Bazkariak eta afariak egunero. Igande gau eta astelehenetan itxita.

Txotx boladatik kanpo (maiatzetik aurrera),bazkariak eta afariak eserita mahai luzeetan, sagardoa txotx-etik edanaz. Ordutegiak: Bazkariak eta afariak ostegunetik igandera. Igande gauetan itxita.

Tamaina: 350 jankide

Informazio osagarria

Arduraduna: Joxe Ramón Rezola

Helbidea: Santio Zeharra, 12. Astigarraga.
Tfnoa.: 943552720 / 608143332
E-maila: rezolasagardotegia@gmail.com
Web orria: www.rezolasagardotegia.net

Mapa