Petritegi sagardotegia

Urte guztian zehar irekia dagoen sagardotegia. Sagardotegiak Petritegi baserrian hasi zuen bere bidea eta gaur egun eraberrituriko instalazioak eskaintzen dizkie bezeroei. Ostalaritza, sagardoa txotx eran eta kalitatezko sagardoaren salmenta.

Deskribapena

XX. mendearen hasieran sagardoa ekoizten hasi zen eta bere komertzializazioa 40. hamarkadan hasi zuten. 70. hamarkadan gaur egungo ekoizpenerako bidea hartu zuen eta kupeldegian dastaketa ohiko txotx eran hasi zen. Instalakuntza modernoak hobekuntzekin bateratzen dituzte bere sagardoaren kalitatea hobetzeko.

Bazkariak eta afariak

Txotx boladan (urtarrila – apirila): Bazkariak eta afariak egunero.

Txotx boladatik kanpo (maiatzetik aurrera): Bazkariak eta afariak egunero.

Tamaina: 400 jankide

Informazio osagarria

Arduraduna: Ainara Otaño

Helbidea: Petritegi bidea s/n. Astigarraga.
Tfnoa.: 943457188
Faxa: 943452469
E-maila: sidreria@petritegi.com
Web orria: http://www.petritegi.com

Mapa