Deskribapena
Familiarteko sagardotegia da, XIX. mendean sagardogintzan hasi zena. Gurutzeta sagardo naturalaren ekoizpenera zuzendua dago, horretarako teknika modernoak tradizioarekin uztartzen dituelarik.
Bazkariak eta afariak
Txotx boladan (urtarrila – apirila) bazkariak eta afariak mahai luzeetan eserita edo zutik (sagardotegian otordua egiteko ohiko modua), sagardoa txotx-etik edanaz. Sagardotegiko menu tradizionala. Ordutegiak: Bazkariak asteartetik larunbatera. Afariak astelehenetik larunbatera. Igandetan itxita.
Txotx boladatik kanpo (maiatza) bazkariak eta afariak mahai luzeetan eserita edo zutik, sagardoa txotx-etik edanaz. Sagardotegiko menu tradizionala. Ordutegiak txotx boladan bezala mantentzen dira.
Tamaina: 150 jankide
Informazio osagarria
Arduraduna: Joxe Angel Goñi
Helbidea: Oialume bidea, 63. Astigarraga.
Tfnoa.: 943552242
Faxa: 943552242
E-maila: gurutzeta@gurutzeta.com
Web orria: http://www.gurutzeta.com