Gurutzeta sagardotegia

Txotx boladan (urtarrila-apirila) eta maiatzean irekia dagoen sagardotegia. 1989. urtean, ordura arte familiarteko izaera izan zuen sagardogintzaren jarduera profesionalizatu zuen gaur egungo jabeak.

Deskribapena

Familiarteko sagardotegia da, XIX. mendean sagardogintzan hasi zena. Gurutzeta sagardo naturalaren ekoizpenera zuzendua dago, horretarako teknika modernoak tradizioarekin uztartzen dituelarik.

Bazkariak eta afariak

Txotx boladan (urtarrila – apirila) bazkariak eta afariak mahai luzeetan eserita edo zutik (sagardotegian otordua egiteko ohiko modua), sagardoa txotx-etik edanaz. Sagardotegiko menu tradizionala. Ordutegiak: Bazkariak asteartetik larunbatera. Afariak astelehenetik larunbatera. Igandetan itxita.

Txotx boladatik kanpo (maiatza) bazkariak eta afariak mahai luzeetan eserita edo zutik, sagardoa txotx-etik edanaz. Sagardotegiko menu tradizionala. Ordutegiak txotx boladan bezala mantentzen dira.

Tamaina: 150 jankide

Informazio osagarria

Arduraduna: Joxe Angel Goñi

Helbidea: Oialume bidea, 63. Astigarraga.
Tfnoa.: 943552242
Faxa: 943552242
E-maila: gurutzeta@gurutzeta.com
Web orria: http://www.gurutzeta.com

Mapa