Deskribapena
Urnietan historia gehien duen sagardotegietako bat da eta Kaxiano bere bezero fideletako bat izan zen. Bere sagastiez inguratua dago sagardotegia. Ia sagardotegi gehienak bezalaxe, sagardoa familia eta auzotarren artean kontsumitzeko egiten hasi zen.
Bazkariak eta afariak
Txotx boladan (urtarrila- apirila): Afariak egunero. Bazkariak ostiral, larunbat eta igandetan. Igande gauetan eta astelehenetan itxita.
Txotx boladatik kanpo (maiatzetik aurrera): Itxita
Tamaina: 90 jankide
Informazio osagarria
Arduraduna: Eugenio Urruzola
Helbidea: Oztaran auzoa z/g. Urnieta.
Tfnoa.: 943551014
Web orria: http://www.setien.net