tartakHau da Astigarragan ospatu zen XIII. Sagar Uzta Sagar Tarta Lehiaketako irabazlearen errezeta. Idurre Baigorrotegik, bere errezeta ezagutarazi digu.

OSAGAIAK:
Sagar kremarako:
– 800gr. golden sagarra zati txikitan zatitua.
– 2 leka bainilla.
– 0.75 dl ur.
– 30 gr. gurin.

Oinarrirako:
– 370gr. irin.
–  310 gr. azukre.
– 1 arraultz.
– 2 arraultza gorringo (gorringo bat  tarta pintatzeko).
– 15 gr. legamia hautsean.
– 20 gr. azukre abanillatu.
– Ron pixka bat.
– Gatz pixka bat.

IdurrePRESTAKETA:
Sagar krema:
– Bainilla leka moztu erditik eta barrungoa atera labanna batekin, alea ateratzeko.
– Sagarrak moztu eta zartai batean jarri 75g urarekin eta banilla alearekin.
– 10 minutu utzi irakiten, ondo egosiak egon arte.Gurin pixka bat bota. (Nahasketa hau  birrindu daiteke baina goxoago gelditzen da, sagarren pusketekin).

Oinarria:
– Gurina berotu ukendu puntuan egon arte, eta azukre normala , abanillatua eta gatzarekin nahastu.
– Arraultza bat eta gorringo bat gehitu. Ongi nahastu.
– Irina eta legamia bahetu.
– Gehitu aurreko nahasketa.
– Rona bota eta ongi nahastu.
– Orea tapatu film batekin eta hozgailuan utzi geldirik 2 orduz.
– Orea bi bola  berdinetan zatitu eta paper sulfurizatuan luzatu arrabola baten laguntzaz.
– Disko bat molde batean sartu.
– 250gr. Sagar krema bota eta beste diskoarekin tapatu.
– Izkin guztiak itxi behatzarekin zanpatuz..
– Goikalde guztia sardexka batekin markatu eta gorringoarekin pintatu (pintzel batekin).
– Laberatu 170º 50 minutuz.
– Utzi geldirik (glas azukrearekin hautseztatu daiteke zerbitzatzeko momentuan).

Eta kitto! On egin!

———————————————–
Iturria: Boletín Sagardoaren Lurraldea 33
Artikulua: Idurre Baigorrotegui