Bota BertsoaDobera Euskara Elkarteak egitasmo berria jarri du martxan: «Bota Bertsoa!» lehiaketa.

Sagardotegi garaia aprobetsatuz, bertso idatzien lehiaketa txiki bat antolatu dute. Hori horrela, sagardotegietan kaxak banatu ditugu sagardozaleek beraien bertsoak idatzi eta bertan uzteko. Gaia: Hau egarriya!

Sari ugari banatuko dira; bertsorik sakonena, umoretsuena, poetikoena, teknikoena, erritmikoena, xelebreena, orijinalena, morbosoena, kaligrafiarik txukunena… Eta sariak; bi pertsonentzako otorduak, sagardo kaxak… izango dira.