
- ekitaldia hau amaitu da.
Sagardo Eguna Astigarragan (Santa Ana)

Santa Ana egunean (uztailak 26) Sagardo Eguna ospatzen da Astigarragan, eta Astigarraga eta inguruko 20 bat sagardogilek 2.000 sagardo botila inguru eskaintzen dituzte dastatzeko.
Astigarragan ospatzen den Sagardo Egun hau 1976. urteaz geroztik ospatzen da eta Euskal Herria osoako Sagardo Egunik zaharrenetakoa da.
Hau da aurtengo egitaraua:
– 09:30: Zubietako joaldunak.
– 10:00: Izer eta Alabier trikitilariak.
– 11:30: Baserrigintzako lanen erakusketa: Lekunberriko artisauak.
– 11:30: Sagardo dastaketa foru plazan.
– 12:00: Idi dema 2.000 kiloko harriarekin.
– 12:00: Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi bertsolariak foru plazan.
– 12:00: Iruñako Buztintxuri konpartsako erraldoi eta kilikiak Astigarragako erraldoiekin batea kalejiran Kontxa Etxeberria plazatik abiatuta.
– 13:00: Astigarraga irudikatzeko jolas birtuala Joseba Barandiaran plazan.
– 18:00: Gipuzkoako 1. mailako aizkolarien txapelketa eta tronza desafioa Astigarragako eta Lezoko bi gazte kuadrilen artean Foru plazan.
– 19:00: Santio jaietako esku pilota txapelketaren finala (maila nagusia) Mundarro elkarteak antolatuta.
—–
Sagardoaren kultura gustokoa duzu?
Bisitatu Sagardoetxea Sagardoaren Museoa Astigarragan, eta sagardoaren kulturan barnaratuko zara.