Hautatutako ibilbideak
Sagardoaren Lurraldean ezagutzeko ibilbideen proposamenak
Sagardoaren Lurraldean gozatu eta ezagutzeko aukera izango duzun txokorik eder eta ibilbide onenen aukeraketa. Aroztegiak, aintzinako gotorlekuak, ibaiak… harrituta utziko zaituzten historiadun lekuak. Ikusi gure proposamenak gure eskualdeaz gozatu ahal izateko Donostiatik 15 minututara.
Laiaren ibilbidea
Ibilbide honen bidez Santa Barbarako natura ingurunean barneratu eta Hernanirekin erlazionatutako kultur elementuak ezagutzeko aukera izango duzu. Laiak, Hernaniko neskatilak, abentura osoan zehar lagunduko zaitu.
Hoberena: Santa Barbara mendiko ingurunea ezagutzea hirigune historikoa, natura, kirola, orientazioa eta kultura uztartuz.
Kokapena: Hernaniko Turismo Puntua - Hernani
"Harria Hitz" ibilbidea
Harria Hitz ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.
Hoberena: Euskal kulturaren berreskurapenean Usurbilek izandako historia ezagutzea eskultura eta leku esangurtasuen bidez
Kokapena: Usurbil
Kayak Oria ibaian
Oriako ibaia arraunean barneratzeko gune egokia da, zerbaitegatik entrenatzen du hemen Orioko traineruak. Jarduera honetan hasteko familia guztiarentzako proposamen egokia.
Hoberena: Ibaian kirol jarduera bat praktikatzea eta Oriako ibaiertzak eskaintzen duen paisaia ederraz gozatzea, aintzinako ontziolen sorlekua.
Kokapena: Orioko udaleko plaza - Orio
San Marko gotorlekua
San Marko Gotorlekua leku paregabean kokatuta dago, Donostiatik 10 kilometro baino gutxiagora, naturan murgildua. Zalantzarik gabe, Oarsoaldeko begiratoki nagusia da.
Hoberena: Behatoki honek Kontxako badia, Pasaia eta Txingudira eskaintzen dituen paisaiez gozatzea.
Kokapena: San Markorako bidea – Errenteria
Beste proposamenak hemendik gertu
Museo gastronomikoak - Ordu 1 baino gutxiagora D’Elikatuz Ordizian kokatutako Elikadura, Nutrizio eta Gastronomia zentro honetan baratzeko kalitatezko produktuei buruz den-dena ezagutzeko aukera duzu, nutrizio-balioak nahiz
Hoberena:
Kokapena:
Platako itsasargiaren ibilbidea
Pare bat ordutan Donostiako Gros auzotik Pasaiako kostalderako mendia oinez zeharkatzeko aukera ematen duen ibilbide ederra. Donostiako erdiguneko kale eta Pasaiako portutik pauso batera egonda, itsasalderako paisaiaz gozatu daitekeen leku zoragarria da Uliako mendia.
Hoberena: Mendi tontorretik Donostia eta Pasaiako badiek eskaintzen duten paisaiaz gozatzea.
Kokapena: Zurriola hiribidea - Donostia