San Marko gotorlekua

San Marko Gotorlekua leku paregabean kokatuta dago, Donostiatik 10 kilometro baino gutxiagora, naturan murgildua. Zalantzarik gabe, Oarsoaldeko begiratoki nagusia da.

Leku oso egokia da haurrekin eta lagunekin eguna pasatzeko, bai oinez, bai zaldiz, bai mountain-biken paseatzeko ere. Eguraldi ona egiten duenean kanpoaldean egoteko oso aproposa da, eta egun euritsuetan berrehun urte inguru duten harripetan babesteko ere, ia 2 metro lodiera duten hormak ditu-eta.

Gotorlekua oso ondo mantenduta dago eta lubanarroan, Armen Patioan, zubi altxagarrian eta goiko terrazan egindako zaharberritze lanei esker, bisitariak gotorlekuaz bisitatzeko eta gozatzeko aukera izango du, militarrek 1888. urtean egin zuten bezala.

Gainera, azkeneko urteetan Museografia eta Museologia Proiektua gauzatu da, San Marko gotorlekuaren berezko jarduera birsortzeko ideiarekin. Honela, XXI mendeko bisitaria denbora atzera egiteko aukera izango du, XIX mendera hurbilduz.