“Harria Hitz” ibilbidea

Harria Hitz ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.

Usurbil euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobe islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultur eztanda eta inon baino hobe islatzen da 60. hamarkadako kultur eztandaren ondorena.

Ibilbide honetan Usurbilgo alderdirik esanguratsuenak ezagutzen dira herriko zenbiat lekutan:

  1. Sagardoa – Sagardoari monumentua.
  2. Artze anaiak – Askatasuna plaza
  3. Tapia – Murala
  4. Mikel Laboa – Mikel Laboa plaza
  5. Zumeta – Zumetaren murala
  6. Udarregi – Udarregiren omenenzko eskultura
  7. Gizon proba – Dema Plaza

Ibilbide hau mugikorretarako APP bidez egin daiteke.