Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak
- Donostiatik Astigarragara ibilaldia bizikletan (gidarik gabe) Urumea ibaiaren alboko bidegorritik. Ikusi ibilbidea Google Maps-en.
- Sagardoetxea Sagardoaren Museoko bisita gidatua (Astigarraga): Sagardoaren kulturan barneratzea sagastia bisitatuaz eta dastaketa gidatua eginaz: sagardoa eta pintxoak.
- Donostiara buelta bizikletan (gidarik gabe) Urumea ibaiaren alboko bidegorritik.
OHARRAK:
– 4 ordutarako bizikletaren alokairua zerbitzuaren barne.
– Bizikleta hartzean ibilbidearen mapa emango da.
– Sagardoetxeako bisita gidatua 11:00etan goizeko txandan eta 16:00etan arratsaldeko txandan.
– Gehienez 2 pertsona erreserba bakoitzeko.
Informazio praktikoa
- Ordutegiak: Astelehenetik larunbatera 10:00etan edo 15:00etan. Igande eta jai egunetan 10:00etan. Uztaila eta abuztuan egunero.
- Iraupena: 4 ordu.
- Noiz egin daiteke? Ekainetik urrira bitartean.
- Norentzat? Banakako eta bikoteentzat.
- Hizkuntzak (Sagardoetxeako bisitan): Gaztelania, Euskera, Frantsesa eta Ingelesa.
- Elkargunea: Go Local (Sarriegi Plaza, 9 – 20003 Donostia). GPS-ko koordenatuak: 43.323049, -1.983254699999975.
- Nola iritsi:
- Bizikletan: Donostiatik Astigarragara Urumea ibaiaren alboko bidegorritik. Ikusi ibilbidea Google Maps-en.
Tarifak
- Helduak: 30€
Hoberena
- Kirola praktikatu eta bizikletan paseo bat ematea.
- Urumea sagardo ibaiaren inguruko sekretuak ezagutzea.
- Gune didaktiko bat bisitatzea, naturarekin kontaktuan.
- Bertako gastronomiaz gozatzea.