Itxas-Buru sagardotegia

Txotx boladan irekia dagoen sagardotegia (urtarrila-apirila). Bertako sagarra lehenetsiz,
beren sagarrari lehentasuna eman nahi izan diote betidanik.

Deskribapena

Itxas-Buru sagardotegia 1982. urtean sortu zuen Ascensio Intxauspek. Familian sagardoaren elaborazioa ezagutzen zuten arren, 80. hamarkadatik aurrera sagardoaren elaborazioa lehendabiziko jarduera bilakatu zen.

Bazkariak eta afariak

Txotx boladan (urtarrila – apirila): Bazkariak eta afariak egunero. Igande gauetan, astelehenetan eta asteartetan itxita.

Txotx boladatik kanpo (maiatzetik aurrera): Itxita.

Tamaina: 110 jankide

Informazio osagarria

Arduraduna: Ascensio Intxauspe

Helbidea: Osinaga auzoa, 54. Hernani.
Tfnoa.: 943556879
Web orria: http://www.itxasburusagardotegia.com

Mapa