Esperientziak barne hartzen dituen jarduerak
- Astigarragako bisita (gidarik gabe).
- Sagardo dastaketa gidatua Sagardoetxea, Sagardoaren Museoan.
OHARRAK:
– Sagardoetxean Astigarragako mapa bat emango da, herrian ikusi beharreko guneak zehaztuz.
– Sagardotegia erreserbatu nahi baduzu, erreserbaren oharretan zehaztu (hurrengo pausoa).
Informazio praktikoa
- Ordutegiak: Asteartetik larunbatera 11:00-13:30 eta 17:00-19:30. Igande eta jaiegunetan: 11:00-13:30.
- Iraupena: Ordu bat
- Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar
- Norentzat? Banakako, familia eta bikoteentzat
- Hizkuntzak: Gaztelania, euskera, frantsesa eta ingelesa. (Beti aurrez erreserba eginda)
- Elkargunea: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
- Nola iritsi:
- Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
- Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): BU12 eta BU13 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.
OHARRA: Erreserba egiten duzunean, sarrerak ez dituzu emailez jasoko. Zure erreserba gure erreserba sisteman gorde da, eta nahikoa da jardueraren egunean elkargunera gerturatzea eta zure izena ematea.
Tarifak
- Helduak: 4€
Hoberena
- Urte osoan zehar milaka bisitari erakartzen dituen herri honek grdetzen dituen sekretuak ezagutzea.
- Sagardoaren kultura eta historian barneratzea sagardoaren hiriburuan.
- Sagardoa eta eratorrien dastaketaz gozatzea.


