Astigarragako bisita (gidarik gabe) eta sagardo dastaketa

4,00 -tik

Astigarraga, Donostiatik 5 kilometrora kokatua, sagardoaren lurraldean sagardotegi gehien biltzen dituen herria da. Bisita itzazu herri honetako lekurik esanguratsuenak eta gozatu sagardo dastaketa gidatuaz Sagardoetxean, Sagardoaren Museoan.

Esperientziak barne hartzen dituen jarduerak

  • Astigarragako bisita (gidarik gabe).
  • Sagardo dastaketa gidatua Sagardoetxea, Sagardoaren Museoan.

OHARRAK:
– Sagardoetxean Astigarragako mapa bat emango da, herrian ikusi beharreko guneak zehaztuz.
Sagardotegia erreserbatu nahi baduzu, erreserbaren oharretan zehaztu (hurrengo pausoa).

 

Informazio praktikoa

  • Ordutegiak: Asteartetik larunbatera 11:00-13:30 eta 17:00-19:30. Igande eta jaiegunetan: 11:00-13:30.
  • Iraupena: Ordu bat
  • Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar
  • Norentzat? Banakako, familia eta bikoteentzat
  • Hizkuntzak: CGaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
  • Elkargunea: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
  • Nola iritsi:
    • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
    • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): BU12 eta BU13 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Tarifak

  • Helduak: 4€

Hoberena

  • Urte osoan zehar milaka bisitari erakartzen dituen herri honek grdetzen dituen sekretuak ezagutzea.
  • Sagardoaren kultura eta historian barneratzea sagardoaren hiriburuan.
  • Sagardoa eta eratorrien dastaketaz gozatzea.

Mapa