Esperientziak barne hartzen dituen jarduerak:
Goizeko txanda:
- 10:45: Itsasontziaren irteera Hospitalillo kaitik Albaolara.
- 11:00: Albaola faktoriaren bisita.
- 12:15: Itsasontziaren irteera Albaolatik Hospitalillo kaira.
- 13:00: Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoaren bisita gidatua eta sagardo dastaketa.
- 14:00: Bazkaria Alorrenea sagardotegian. Helduen menua: sagardotegiko menu tradizionala. Bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta irasagarrekin eta sagardoa. Haurrentzako menua: frijituak, haragia eta izozkia.
Arratsaldeko txanda:
- 16:45: Itsasontziaren irteera Hospitalillo kaitik Albaolara.
- 17:00: Albaola Faktoriaren bisita.
- 18:15: Itsasontziaren irteera Albaolatik Hospitalillo kaira.
- 19:00: Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoaren bisita gidatua eta dastaketa.
- 21:00: Afaria Alorrenea sagardotegian. Helduen menua: sagardotegiko menu tradizionala. Bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta irasagarrekin eta sagardoa. Haurrentzako menua: frijituak, haragia eta izozkia.
OHARRAK:
– Garraioa ez dago barne. Behar izanez gero, adierazi erreserbako oharretan (hurrengo urratsa).
– Programatutako jardueren ordutegia aldatu egin daiteke urtaroaren arabera, eta, beraz, erreserba berretsi ondoren, ordu zehatza baieztatuko da
Informazio praktikoa
- Ordutegiak: Asteazkenetik larunbatera 11:00etan eta 17:00etan. Igande eta jaiegunetan 11:00etan.
- Iraupena: 6 ordu.
- Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
- Norentzat? Banakako, talde, familia eta bikoteentzako.
- Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
- Elkargunea: Hospitalilloko kaia (Ambito Portuario kalea, 9). GPS-ko koordenatuak: 43.322339, -1.931371. Ikusi Google Maps-en.
- Nola iritsi:
- Norbere ibilgailuan: aparkalekua Trintxerpen (Ambito portuario kalea) edo Pasai San Pedroko portuan (Arraunlarien kalea). Aparkalekutik Hospitalilloko kairako gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
Tarifak
- Helduak: 58€ (bisitak, itsasontziko ibilaldiak eta sagardotegiko otordua barne)
- Haurrak
- 0-6 urteko haurrak: 25,50€ (menu bereziarekin).
- 7-17 urteko haurrak: 33,50€ (menu bereziarekin).
Hoberena
- Pasaiako badia zoragarriaz eta bere marinel herriez gozatzea.
- XVI. mendeko baleontziaren eraikuntza ikustea.
- Sagardotegiko bisita eta otorduaz gozatzea.