Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak
- Sagastiko bisita, sagarraren kultura modu dinamikoan eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen diguna.
- Museo-gunearen bisita, sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko aukera ematen diguna.
- Sagardo dastaketa.
Informazio praktikoa
- Ordutegiak: Astelehenetan itxita (uztaila eta abuztuan izan ezik). Asteartetik larunbatera 11:00-13:30 eta 16:00-19:30. Igande eta jaiegunetan: 11:00-13:30.
- Iraupena: Ordu bat
- Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
- Norentzat? Banakako, familia eta bikoteentzat
- Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
- Elkargunea: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
- Nola iritsi:
- Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
- Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): BU12 eta BU13 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.
OHARRA: Erreserba egiten duzunean, sarrerak ez dituzu emailez jasoko. Zure erreserba gure erreserba sisteman gorde da, eta nahikoa da jardueraren egunean elkargunera gerturatzea eta zure izena ematea.
Tarifak
- Helduak: 5€
- Haurrak:
- 0-6 urteko haurrak (heldu batek lagunduta): doan
- 7-17 urteko haurrak: 3€
Hoberena
- Sagardoaren kultura eta sustraiak modu parte-hartzailean ezagutzea.
- Naturarekin kontaktuan, gune didaktiko bat bisitatzea.
- Sagardoa txotx-etik dastatzeak gordetzen dituen sekretuak ezagutzea.







