Txopinondo sagardotegia

Urte osoan irekita dagoen sagarnotegia. Sagarnoa txotx-etik dastatzeko aukera eskaintzen du eta txotx boladatik kanpo ohiko menu tradizionalaz gain beste plater batzuk aukera dago.

Deskribapena

Txopinondon txotxa benetakoa da. Mahai luzeen inguruan egiten da eta ikatzezko parrilan jendaurrean erretzen da hain ezaguna den txuleta, sagarnoa dastatuaz.

Bazkariak eta afariak

Txotx boladan (urtarrila – apirila) bazkariak eta afariak mahai luzeetan eserita (sagardotegian otordua egiteko ohiko modua), sagardoa txotx-etik edanaz. Sagardotegiko menu tradizionalaz gain, haurrentzako menua ere badago. Ordutegiak: Astelehenetan, asteartetan, asteazkenetan eta igande gauetan itxita. Bazkariak eta afariak Frantziako eskola egunetako oporretan. 15 lagunetik gorako taldeentzat egunero irekia.

Txotx boladatik kanpo (maiatzetik aurrera), bazkariak eta afariak mahai luzeetan eserita eta sagardoa txotx-etik edo botilatik edateko aukera. Menuak eta ordutegiak txotx boladan bezala mantentzen dira.

Tamaina: 200 jankide

Informazio osagarria

Arduraduna: Dominic Lagadec

Helbidea: Route de Saint Jean de Luz. Lanzelai, Sagarnotegi Bidea. Azkaine.
Tfnoa.: 0033559546234
Faxa: 0033559859343
E-maila: txopinondo@wanadoo.fr
Web orria: http://www.txopinondo.com

Mapa