Deskribapena
Etxeberria sagardotegia sagarrondoz inguratutako natur ingurune zoragarrian kokatua dago eta bertatik Donostiako badia zein Santa Clara uharterako paisaia ederraz goza daiteke. 1960an ostalaritza jarduera eta sagardoaren elaborazioari ekin zion, eta gaur egun sagardoaren elaborazioa nahiz banaketa da bere jarduera nagusia. Gaur egun sagardotegiaren nekazal jarduera sagarren ekoizpenean oinarritzen da eta bertako sagarrondo berriak landatzen dituzte sagardoaren elaboraziorako uzta propioa ziurtatuz.
Bazkariak eta afariak
Txotx boladan (urtarrila – apirila) bazkariak eta afariak mahai luzeetan eserita (sagardotegian otordua egiteko ohiko modua), sagardoa txotx-etik edanaz. Sagardotegiko menu tradizionala. Ordutegia: Afariak ostegunetik larunbatera. Bazkariak larunbat eta igandetan. Igande gauetan itxita.
Txotx boladatik kanpo (maiatzetik aurrera): Itxita.
Tamaina: 350 jankide
Informazio osagarria
Arduraduna: Agustin Etxeberria
Helbidea: Santiago enea Baserria. Sagardotegi zeharra, 5. Astigarraga.
Tfnoa.: 943555697
Faxa.: 943554674
E-maila: info@sidreriaetxeberria.com
Web orria: http://www.sidreriaetxeberria.com