“Sagardo ibaiak, bizitza iturri” Sagardoetxea Museoak Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquarium-ekin elkarlanean sustatutako erakusketa ibiltaria da.
Ikerketatik erakusketara
Estatuko, probintziako eta udaletako artxiboetan egindako ikerketak, Oria eta Urumea ibaiek, hain zuzen Gipuzkoako 2 ibairik garrantzitsuenek, sagardoaren inguruko sekretu ugari gordetzen dituztela eta bi bailara hauetako bizilagunen komunikazio eta harreman ekonomikoen antolaketan eta Gipuzkoako garapen historikoan berebiziko garrantzia izan zutela erakutsi digute.
Aintzinan Gipuzkoak izan zituen bi bizitza iturri nagusiak eta bere bizilagunentzako aberastasunaren iturri izan ziren. Une batzuetan, gainera, gune aurrendariak eta puntako teknologiadunak izan ziren eta beren ur-bazterrak istorio ugari eta askotarikoen lekuko izan ziren, esaterako: XVIII. mendeko langileen greba, Ergobiako bidesarian ordaindu behar zen tasa, itsasoa eta portuekin erlazionaturiko zenbait ogibidetan soldataren zati bat ordaintzeko sagardoa erabiltzea, Astigarragako alkate harakina eta Murgiako Jaunen haserrea, Ignacio de Soroa untzigile usurbildar ospetsuaren amodio-kontuak, etab.
Ezezagunak eta aldi berean bitxiak eta interesgarriak zaizkigun gure iraganaren alderdi hauek, Urumea eta Oria ibaien ahalmen turisko eta kulturalak balorean jartzeko aukera eta Gipuzkoako garapen historikoa ezagutzeko bidea ematen digute.
Bitxikeriak
Erakusketa honek, sagardoaren kulturaren inguruko zenbait bitxikeria ezagutzeko aukera emango dio bisitariari. Ba al zenekien, esaterako?
- Ibaiak iraganeko autobideak izan zirela?
- Gabarrari zerbitzua lehendabiziko garraio publikoa izan zela?
- Oria ibaia Gipuzkoako ontzigile ospetsuenetako batzuen sorlekua izan zela?
- Ternuara baleak ehizatzera joaten ziren marinelek 2-3 litro sagardo edaten zituztela egunean?
- Sagardoa inguruko ontziola, burdinola eta portuetan kontrataturiko langileen soldataren parte zela?
- Oria eta Urumea ibaiak puntakoak izan ziren ainguragintza eta ontzigintzan?
Erakusketaren datak eta tokiak
Data: 2016/04/20 – 2016/04/27
Herria: Hernani
Tokia: Biteri Kultur Etxea
Data: 2016/05/13 – 2016/05/22
Herria: Usurbil
Tokia: Potxoenea Kultur Etxea
Data: 2016/09/16 – 2016/09/25
Herria: Astigarraga
Tokia: Sagardoetxea – Kultur Etxea
Data: 2017
Herria: Donostia
Tokia: Aquarium Donostia-San Sebastian
———————————————-
Artículo: Lourdes Odriozola (Iketarch)
Fuente: Boletín 42 de Sagardoaren Lurraldea
Suscripcion al boletin Sagardoaren Lurraldea