Cider Week
Sagardo dastaketak, uztartzeak eta askoz gehiago!
2026ko azaroaren 16tik 22ra egingo da Cider Week Astearen hirugarren edizioa. Aste horretan, Gipuzkoako hainbat establezimendutan bertako eta nazioarteko sagardoekin egindako dastaketak eta gastronomia-uztartze bereziak gozatu ahal izango dituzu.
Hauek dira aurten Cider Week Astea ekimenarekin bat egin duten establezimenduak:
Astigarraga:
- Malum Rex @malum.rex
- Ibai Lur @ibailur_sagardoteka
- Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa @sagardoetxea
Donostia:
- Apar @apar.donostia
- Bertakoteka @bertakoteka
- Bodega Klandestina @bodegaklandestina
- Gagootz @gagootzpizza
- Iratze @iratze.bar
- Sua.Muka @sua.muka
- Taupada @taupada_taberna
Hernani:
- Errioguarda Enea @errioguardaenea
Hondarribia:
- Tatapas Gastroteka @tatapasgastroteka
- Higeralde Sagarlekua @higeralde.sagarlekua
Tolosa:
- Ama Tolosa @amatolosa
- Tolosaldea Jatetxea @tolosaldea.jatetxea

Cider Week (azaroaren 16tik 22ra)
Malum Rex (Astigarraga)
Eskaintza: Euskal Herriko lehen sagarbar-ak bi menu prestatu ditu (horietako bat beganoa) bertako eta nazioarteko sagardoekin uztartuta: Petritegi (Astigarraga), Oiharte (Zerain) eta Brutes (Suedia) upategietakoak.
Egunak: azaroaren 16tik 22ra.
Webgunea: www.malumrex.eus
Ibai Lur (Astigarraga)
Eskaintza: jatetxeak bere Gourmet menua eskainiko du estilo eta upategi ezberdinetako euskal sagardo sorta zabalarekin uztartuta.
Eguna: azaroaren 19tik 22ra.
Sagardoetxea Museoa (Astigarraga)
Eskaintza: bertako eta nazioarteko sagardoen dastaketa gidatua egingo da Sagardoetxea museoan, Haritz Rodríguez pommellierraren eskutik.
Hauek dira dastatuko diren sagardoak:
- Zapiain Premium (Euskal Herria)
- Floribunda Rosé (Italia)
- Nicol Brut (Frantzia)
- Petritegi Rosé (Euskal Herria)
- Weidman & Groh Boskoop (Alemania)
- Weidman & Groh Cydonia (Alemania)
- Cidrerie du Leguer Poiré (Frantzia)
- Apal Sideri Sølvsider (Norvrgia)
- Apal Sideri Elysian (Norvegia)
- Mooma Ancestral (Kataluina)
Eguna: azaroaren 20an (ostirala), 18:00etan.
Erreserbak:
Sagardoetxea Museoa. info@sagardoetxea.eus / Online / 943550575
Apar (Donostia)
Eskaintza: Kataluniako Mooma etxeko antzinako sagardo apardunaren dastaketa aperitiboan, eta Zapiainen Bizi-Goxo izotzezko sagardoarena postrean.
Eguna: azaroaren 19tik 22ra.
Webgunea: www.apar.eus
Bertakoteka (Donostia)
Eskaintza: bere legatz-pintxo ospetsua Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duten hiru sagardorekin uztartuta: Zabala, Isastegi eta Zapiain.
Eguna: azaroaren 19tik 22ra.
Webgunea: www.bertakoteka.com
Bodega Klandestina (Donostia)
Eskaintza: Cider Week Astean dastatuko diren nazioarteko sagardoen salmenta.
Eguna: azaoraren 16tik 22ra.
Webgunea: www.bodegaklandestina.com
Iratze (Donostia)
Eskaintza: pintxoak eta krepeak (bakarrik 19an) bertako eta Bretainiako sagardoekin uztartuta: Cidrerie du Léguer, Cidre Nicol, Zapiain, Astiazaran…
Eguna: azaoraren 17tik 22ra.
Taupada taberna (Donostia)
Eskaintza: bere Tautalo pintxo ezaguna Itxasburuko Bi Hotz izotzezko sagardoarekin uztartuko da.
Eguna: azaroaren 16tik 22ra.
Webgunea: www,taupadataberna.eus
Gagootz (Donostia)
Eskaintza: pizza-errazioak Italiako Floribunda upategiko rosé sagardoarekin lagunduta; sagardo hori mami gorriko sagarrekin egina dago.
Eguna: azaroaren 19an
Webgunea: www.gagootzpizza.com
Sua.Muka (Donostia)
Eskaintza: Zapiainen Sagarmut sagardo-bermuta aperitiboan, pintxo batekin lagunduta.
Eguna: azaroak 21 eta 22.
Webgunea: www.suamuka.eus
Errioguarda Enea (Hernani)
Eskaintza: jatetxeak aste osoan zehar bere dastatzeko menua eskainiko du bertako eta nazioarteko sagardoekin uztartuta: Weidmann & Groh (Alemania), Apal Sideri (Norvegia) eta Floribunda (Italia).
Eguna: azaroaren 18tik 22ra.
Webgunea: www.errioguarda-enea.com
Higeralde Sagarlekua (Hondarribia)
Eskaintza: bere platerak Bidasoa ibaiaren bi aldeetako sagardoekin uztartuko ditu aste osoan zehar: Bordatto (Nafarroa Beherea), Zelaia (Hernani) eta Egiazki (Lapurdi).
Eguna: azaroaren 18tik 22ra.
Webgunea: www.higeraldesagarlekua.com
Tatapas Gastroteka (Hondarribia)
Eskaintza: lau platereko menua, nazioarteko eta bertako sagardoekin uztartuta: Weidmann & Groh (Alemania), Apal Sideri (Norvegia), Floribunda (Italia) eta Egi-Luze (Errenteria).
Eguna: azaroak 20.
Webgunea: www.tatapasgastroteka.com
Tolosaldea Jatetxea (Tolosa)
Eskaintza: bertako eta nazioarteko sagardo sorta zabalaren dastaketa aste osoan zehar, eta establezimenduan bertan erosteko aukera. Besteak beste, Apal Sideri (Norvegia), Weidmann & Groh (Alemania) eta Cidre Nicol (Bretainia).
Eguna: azaroaren 16tik 22ra.
Webgunea: www.xaiope.com
Ama Tolosa (Tolosa)
Eskaintza: ostiraletik igandera, Michelin izarra duen jatetxe honek bertako produktuak bertako sagardo sorta batekin uztartzen dituen menua eskainiko du.
Eguna: azaroaren 20tik 22ra.
Webgunea: www.amatolosa.com