Euskal sagardoaren museoa
Bisita erreserbatu
Museorako bisita guztiek sarrera eta dastaketa barne-hartzen dute. Eraberean, bisita arruntaren erreserba egiteaz gain, urte sasoiaren araberako bisita bereziak erreserbatzeko aukera dago. Ikusi Covid-19-aren aurreko prebentzio eta segurtasun neurriak.
Erakusketa eta bisita guneak
Museoak bisitarako hiru gune dauzka: sagastia, museo-gunea eta dastalekua. Museoko bisitak beti gidatuak dira eta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egiteko aukera eskaintzen da.
Tarifak eta ordutegiak
Urte osoan zehar irekia dago, goizez eta arratsaldez. Sarrerek bisita gidatua eta sagardo dastaketa barne-hartzen dute 3,50€-tatik aurrera (helduak). Eskaintza guztia ikusi.
Bisita motak
Bisita guztiak gida batekin lagunduta egiten dira eta bisitaren edukiak banakako bisitarientzat, taldeentzat, ikastetxeentzat edo euskaltegiko lagun taldeentzat egokitzen dira.
Sagardoetxeako bisita eta esperientziak
Aukeratu gehien gustatzen zaizun sarrera eta/edo jarduera
Nola iritsi museora
Museoak ez dauka aparkaleku propiorik, baina inguruan erraz aparkatu daiteke.
Mikrobusentzako eta mugikortasun urriko pertsonentzako iritsiera errazteko arrapalak daude.