Kontratatzailearen profila

SAGARDOETXEA MUSEOA – MARKETING ETA KOMUNIKAZIO ARDURADUNA

Sagardun Partzuergoak hautaketa prozesua martxan jarri du 2026ko otsailaren 2tik aurrera Sagardoetxea Museoan marketing eta komunikazio arduraduna kontratatzeko. Lanpostua lanaldi osokoa eta aldi baterakoa izango da (6 hilabete).

Lanpostuaren deskribapena:

  • Komunikazio planean definitutako kanpainak kudeatzea eta gauzatzea: e-mailing-eko kanpainak, webgunea, sare sozialak, prentsa deialdiak eta oharrak, etab.
  • Kanpainen emaitzak ebaluatzea eta adierazleen jarraipena egitea.
  • Txosten teknikoak idaztea.
  • Sagardoetxeako bisita gidatuak egitea beharren arabera.
  • Ekitaldien antolaketan laguntzea.
  • Sagardoetxeako funtsen (albisteak, dokumentuak, bideoak eta argazkiak) katalogazioa burutzea.

Ezinbesteko baldintzak:

  • Hizkuntza-eskakizunak: Euskara 4HE/C2 eta Ingelesa edo Frantsesa B2. Hautagaiek ez badute Euskara 4HE/C2 egiaztagiria, 3HE/C1 egiaztagiria onartuko da.
  • Ikasketa-maila: kazetaritza, ikusentzunezkoen komunikazioa, publizitatea/harreman publikoak graduko unibertsitate-titulua edo baliokidea.
  • Eskakizun espezifikoak: marketing arloan formakuntza.

Lanpostuaren eskakizunak baloratzeko elkarrizketa egingo da Sagardoetxean.

Baloratu beharreko baldintzak:

  • Programa informatikoen ezagutza: Office, WordPress, InDesign, Photoshop, sare sozialak, Google Analytics…
  • Lan esperientzia komunikazioaren alorrean.
  • Sagardogintzari buruzko ezagutza izatea.
  • Zirkulazio-baimenak: B gidabaimena.

Lanpostuari dagozkion xehetasunak eta izen emateak Lanbiden.
Hautagaien harrera amaiera data: 2026/01/09