- ekitaldia hau amaitu da.
“Udaberria Sagardoetxean” bisita gidatua
2023ko “Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea” ekimenaren barruan eskaintzen den erleen eta polinizazioaren mundua ezagutzeko bisita gidatu berezia.
Neguko loaldiaren ostean, udaberrian landareak eta intsektuak lanean hasten dira. Horien artean, erleek lan garrantzitsua izaten dute egiteko: polinizazioa. Polinizaziorik gabe, ez genuke sagardoa egiteko sagarrik izango. Beraz, udaberriko bisita berezi honetan, erleen sekretuak ezagutzeko aukera izango duzue Sagardoetxean.
Informazio praktikoa:
– Eguna: 2023/03/25 (larunbata)
– Ordua: 17:00
– Tarifak: Helduak: 5 € / Haurrak: 3 €
– Erreserbak: 943 550 575 / info@sagardoetxea.eus
Oharra: jarduera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da aurretik erreserba egitea.