Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Sagardo Forum 2025

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2025ko azaroaren 20tik 22ra VI. SAGARDO FORUMA izango da Astigarraga eta Donostian: sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kulturari zein turismoari buruzko topaketa.

Sagardo Forumaren 2025eko edizioan hainbat jarduera izango dira:

  • Sagarrari, sagardoari, turismoari eta kultura zein ondareari buruzko jardunaldi teknikoak azaroaren 20 eta 21ean, Erribera Kulturgunean (Astigarraga). Estatuko eta nazioarteko hainbat adituek hitzaldiak eskainiko dituzte
  • V. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa azaroaren 20an Donostiako Basque Culinary Centeren. Mundu osoko aditu dastatzaileek (sommelierrak, enologoak, sukaldariak, etab.) mota ezberdinetako sagardoak dastatu eta sarituko dituzte.
  •  IV. Nazioarteko Sagardo Azoka azaroaren 22an (larunbata) Basque Culinary Center-en (Donostia). Bertan, bertako, nazioko zein nazioarteko mota askotako sagardoak dastatzeko aukera izango da.

Gainera, Sagardo Forumeko egitaraua txango eta afari bereziekin osatuko da.

Sarrerak erosi

Xehetasunak

Hasiera:
20 azaroa
Amiera:
22 azaroa
Ekitaldi kategoria:
, , ,
Webgunea:
https://sagardoarenlurraldea.eus/en/sagardo-forum/

Antolatzailea

Sagardoaren Lurraldea
Phone
+34 943 550 575
E-posta
info@sagardoarenlurraldea.eus
View Antolatzailea Website

Egoitza

Erribera Kulturgunea
Kontxa Etxeberria plaza, 1
Astigarraga, 20115 España
+ Google Map