Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Sagardo Forum 2023

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2023ko azaroaren 30etik abenduaren 2ra V. SAGARDO FORUMA izango da: sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kulturari zein turismoari buruzko topaketa.

Sagardo Forumaren 2023ko edizioan hainbat jarduera izango dira. Batetik, V. SAGARDO FORUMEAN IV. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa jokatuko da azaroaren 30ean, (osteguna) Kursaal Kongresu Jauregian (Donostia). Mundu osoko aditu dastatzaileek (sommelierrak, enologoak, sukaldariak, etab.) bederatzi kategoriatan sailkatutako 250 sagardo baino gehiago dastatuko dituzte.

Bestetik, sagarrari, sagardoari eta sagardoaren kulturari zein turismoari buruzko jardunaldi teknikoak izango dira abenduaren 1ean (ostirala) Erribera Kulturgunean (Astigarraga). Estatuko eta nazioarteko hainbat adituk emango dituzte hitzaldi horiek, eta sagardoaren munduak azken urteotan bizi izan duen bilakaeraren nahiz egungo egoeraren ikuspegi orokorra emango dute.

Eta azkenik, III Nazioarteko Sagardo Azoka izango da abenduaren 2an (larunbata) Kursaal Kongresu Jauregian (Donostia). Bertan, mota ugaritako  bertako, nazioko zein nazioarteko sagardoak dastatzeko aukera izango da.

Gainera, Sagardo Forumeko egitaraua Cider Week asteak (afariak eta dastaketak bertako zein nazioarteko sagardoekin) eta txangoek (sagasti, sagardotegi eta museoetara bisitak) osatuko dute.

Sarrerak erosi

Xehetasunak

Hasiera:
30 azaroa, 2023
Amiera:
2 abendua, 2023
Ekitaldi kategoria:
, , ,
Webgunea:
https://sagardoarenlurraldea.eus/en/sagardo-forum/

Antolatzailea

Sagardoaren Lurraldea
Telefonoa:
+34 943 550 575
Posta elektronikoa:
info@sagardoarenlurraldea.eus
Webgunea:
https://sagardoarenlurraldea.eus/eu/

Egoitza

Erribera Kulturgunea
Kontxa Etxeberria plaza, 1
Astigarraga, 20115 España
+ Google Map