Nola mugitu

Sagardoaren Lurraldean mugitzea

Astigarraga eta bere inguruek Sagardoaren Lurraldearen gune nagusia osatzen dute eta garraio publiko nahiz aisialdirako aukera ezberdinak eskaintzen dituzte.

busAutobus-txartelak helduentzako eta besoetan ez doazen haurrentzako dira. Haur-kotxeek beren txartela ordaindu behar izaten dute. Bidai txartel bakoitzaren prezioa 2€ ingurukoa izan ohi da. Gehienetan ordutegia etengabekoa izaten da goizeko 06:30etan hasi eta gaueko 22:00ak bitartean.

Sagardotegi garaiarekin (urtarrila-apirila) eta asteburuekin bat eginez, gaueko garraio zerbitzua eskaintzen duten autobus-konpainiak ere badira, Bidai bakoitzaren eta ordutegien inguruko informazio gehiagorako, kontsulta ezazu jarraiko zerrenda.

Ibilbide nagusiak

BU12 ibilbidea

  • Hernani > Astigarraga > Martutene > Donostia
  • Donostia > Martutene > Astigarraga > Hernani

> Ordutegi eta ibilbideen PDF-a

BU13 ibilbidea

  • Hernani > Astigarraga > Donostia
  • Donostia > Astigarraga > Hernani

> Ordutegi eta ibilbideen PDF-a

BU11 ibilbidea

  • Hernani > Aiete > Donostia
  • Donostia > Aiete > Hernani

> Ordutegi eta ibilbideen PDF-a

BU05 ibilbidea

  • Andoain > Urnieta > Hernani > Donostia
  • Donostia > Hernani > Urnieta > Andoain

> Ordutegi eta ibilbideen PDF-a

BU10 ibilbidea

  • Hernani > Lasarte-Oria > Zubieta > Usurbil
  • Usurbil > Zubieta> Lasarte-Oria > Hernani

> Ordutegi eta ibilbideen PDF-a

UK09, UK10 y UK11 ibilbideak

  • Usurbil> Urbil (Lasarte)> Donostia
  • Donostia> Urbil (Lasarte)> Usurbil

> Ordutegi eta ibilbideen PDF-a

Trena ez da Astigarragaraino iristen, baina geltokiak ditu Sagardoaren Lurraldeko herri askotan. Gipuzkoako RENFE-ko aldiriko trenak Brinkola-Zumarragatik Irun-erako ibilbidea egiten du. Maiztasuna ordu erdikoa izan ohi da orohar eta Hernani nahiz Urnietara iristeko aukera erosoa da. Trenaren beste ibilbidea EUSKOTREN-ek kudeatzen du eta Usurbil-era kotxerik gabe iristeko aukerarik onena da.

Ibilbide nagusiak

C1 ibilbidea

  • Donostia > Loiola > Martutene > Hernani > Hernani (erdigunea) > Urnieta
  • Urnieta > Hernani (erdigunea) > Hernani > Martutene > Loiola > Donostia

Ordutegiak ikusi

E1 ibilbidea

  • Donostia (Amara) > Lugaritz > Añorga > Errekalde > Usurbil
  • Usurbil > Errekalde > Añorga > Lugaritz > Donostia (Amara)

Ordutegiak eta ibilbideak ikusi

Zalantzarik gabe, Sagardoaren Lurraldean mugitzeko modurik merke eta osasungarriena da. Gipuzkoak, Donostia Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Andoainekin lotzen dituen ondo seinaleztatutako bidegorrien edo bizikleta-bideen 300 kilometro baino gehiago dauzka (Bidegorrien mapa ikusi)

Ibilbide nagusiak

Hernani > Andoain

Distantzia: 7,871 Km // Hernanitik Andoain-erainoko ibilbidea ikusi

Martutene (Donostia) > Astigarraga > Hernani

Distantzia: 4,676 Km // Martutenetik Hernani-rainoko ibilbidea ikusi

Herri nagusietan eta Donostian bertan taxi geltokiak daude eta geltoki hauetan taxi bat hartzeko edo zuk nahi duzun lekuan jasotzeko eskaera egiteko aukera izango duzu. Herriaren arabera ordutegiak aldatu egiten dira baina orohar goizeko 07:00etatik 23:00era zerbitzua eskaintzen dute eta kasu askotan zerbitzua 24 ordutakoa da. Aplikatzen diren tarifak herrien arteko zerbitzuen eta kontagailuaren gutxiengo 6 eurotako tarifaren araberakoa da. Gaueko zerbitzuen tarifak garstiagoak izan ohi dira. Bestalde, taxiek “itxaron orduak” eskaintzen dituzte, edota bueltakoan berriz leku berean jasotzeko aukera adostu dezakezu beraiekin.

Ibilbide nagusiak

Hernani

  • Taxi Hernani: 943 550 093 //  Radio Taxi Biteri: 943 34 03 42

Urnieta

  • Taxi Urnieta: 686 28 03 31

Usurbil

  • Jose Echave: 677 37 34 66 // Angel Biurrun: 607 92 87 70

Donostia

  • Radio Taxi Donostia: 943 46 46 46 // Vallina: 943 39 38 48

Kotxean mugitzeko bi alderdi kontuan izan behar dira. Herrietara iristeko errepideak onak dira, errepide nazionalak edo probintzialak baitira. Gainera, herrietan ordaindu gabe aparkatzeko leku nahiko egoten da, herrigunean bertan izan gabe. Azpiegitura hauei esker, ordu bat baino denbora gutxiagoan herri batetik bestera mugitzeko aukera izango duzu.

Ibilbide nagusiak

Donostia > Astigarraga GI-41 errepidetik

Distantzia: 6,2 Km (14 min) // Ibilbidea ikusi

Donostia > Hernani A-15 errepidetik

Distantzia: 11 Km (16 min) // Ibilbidea ikusi

Donostia > Urnieta A-15 errepidetik

Distantzia: 11,6 Km (18 min) // Ibilbidea ikusi

Donostia > Usurbil GI-20 eta N-634 errepideetatik

Distantzia: 11,7 Km (18 min) // Ibilbidea ikusi

Astigarraga > Hernani A-15 errepidetik

Distantzia: 7,9 Km (10 min) // Ibilbidea ikusi

Astigarraga > Usurbil GI-20 errepidetik

Distantzia: 14,4 Km (16 min) // Ibilbidea ikusi

Astigarraga > Urnieta A-15 errepidetik

Distantzia: 8,5 Km (12 min) // Ibilbidea ikusi

Autobusen mapa

Aldiriko trenen mapa

Bidegorrien mapa

LURRALDEBUS ETA MUGI

mugi
Erabili Lurraldebus edo Mugi txartela Donostia, Irun, Arrasate, Hernani, Eibar eta Errenteriako hiriko garraio zerbitzuetan, Lurraldebus-en hiriarteko garraio zerbitzuetan eta Eusko Tren-eko trenbide zerbitzuetan eta bidaia bakoitzean beherapenak izango dituzu.

Ezagutu txartel motak

SAN SEBASTIAN CARD

san-sebastian-card
Zure egonaldia erraztuko dizuten zerbitzuez gozatzeko aukera izango duzu: garraio publikoa eta Sagardoetxea bezalako museoetan, jatetxe eta dendetan beherapenak.

Ezagutu txartela