Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak
- Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko bisita gidatua oinez.
- Geldialdiak gidaren azalpenekin ibilbidearen puntu hauetan:
- “Boterea” geldialdia (Plazaetxea)
- “Baserriak” geldialdia (Goikoetxea baserria)
- “Sagardoa eta itsasoa” geldialdia (Santiagomendiko ermitaren ingurua)
- “Paradisua” geldialdia (Santiagomendiko ermita)
- “Gainbehera” geldialdia (Ermaña)
- “Berpizkundea” geldialdia (Buenavista)
- Txotx-aren erritua” geldialdia (Artola landetxea)
- “Etorkizuna” geldialdia (Izaskun-go harrobia)
- Sagardo dastaketa Sagardoetxean.
OHARRAK:
– Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izanez gero, erreserba egiterakoan zehaztu (hurrengo pausoa).
Informazio praktikoa
- Ordutegiak: Asteartetik larunbatera 10:00etan eta 16:00etan. Igande eta jai-egunetan 10:00etan.
- Iraupena: 3 ordu.
- Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
- Norentzat? Taldeentzat.
- Hizkuntzak: Gaztelania, euskera, frantsesa eta ingelesa. (Beti aurrez erreserba eginda)
- Elkargunea: Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
- Nola iritsi:
- Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
- Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): BU12 eta BU13 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.
OHARRA: Erreserba egiten duzunean, sarrerak ez dituzu emailez jasoko. Zure erreserba gure erreserba sisteman gorde da, eta nahikoa da jardueraren egunean elkargunera gerturatzea eta zure izena ematea.
Tarifak
- Helduak: 6€
Hoberena
- Santiagomendiko ermitatik dauden kostarako paisaia zoragarriez gozatzea.
- Sagasti eta sagardoa elaboratzen zuten dolare baserrietan zehar paseatzea.
- Sagardoaren kulturan barneratzea aire librean.







