Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak
- Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko ibilaldia oinez.
- Sagardo dastaketa gidatua Sagardoetxean, Sagardoaren Museoan.
OHARRA:
– Sagardotegia erreserbatu nahi badituzu, erreserbaren oharretan zehaztu (hurrengo pausoa).
Informazio praktikoa
- Ordutegiak: Asteartetik larunbatera 10:30etan eta 16:00etan. Igande eta jai-egunetan 10:30etan.
- Iraupena: 3 ordu.
- Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
- Norentzat? Banakako, familia eta bikoteentzat.
- Hizkuntzak: Gaztelania, euskera, frantsesa eta ingelesa. (Beti aurrez erreserba eginda)
- Elkargunea: Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
- Nola iritsi:
- Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
- Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): BU12 eta BU13 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.
OHARRA: Erreserba egiten duzunean, sarrerak ez dituzu emailez jasoko. Zure erreserba gure erreserba sisteman gorde da, eta nahikoa da jardueraren egunean elkargunera gerturatzea eta zure izena ematea.
Tarifak
- Helduak: 4€
Hoberena
- Santiagomendiko ermitatik dauden kostarako paisaia zoragarriez gozatzea.
- Sagasti eta sagardoa elaboratzen zuten dolare baserrietan zehar paseatzea.
- Sagardoaren kulturan barneratzea aire librean.
- Sagardo dastaketa gidatuaz gozatzea Sagardoetxean.







