Sagartrekking, sagardoaren ibilbidea (gida gabe) eta sagardo dastaketa

4,00 -tik

Xendazaletasuna praktikatuko duzu ibilbide eder honetan Santiagomendiko (Astigarraga) paisaia naturalaz gozatzen duzun bitartean. Ibilbideak 6,5 kilometrako distantzia eta oinez 3 ordutako iraupena dauka. Ibilbidean zehar, Astigarragako eta Santiagomendiko baserrien historia ezagutzeko aukera emango dizuten gune tematikoak topatuko dituzu. Ibilaldiaren ostean, sagardo dastaketa gidatuaz gozatuko duzu Sagardoetxea Museoan.

Covid-19: Prebentzio eta segurtasun neurriak

  • Derrigorrezkoa izango da esperientzia guztian zehar musukoa erabiltzea: harrera guneak, kanpokaldeak, museo-gunea eta denda.
  • Gehiago ikusi

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko ibilaldia oinez.
  • Sagardo dastaketa gidatua Sagardoetxean, Sagardoaren Museoan.

OHARRA:
Sagardotegia erreserbatu nahi badituzu, erreserbaren oharretan zehaztu (hurrengo pausoa).

Informazio praktikoa

  • Ordutegiak: Asteartetik larunbatera 10:30etan eta 16:00etan. Igande eta jai-egunetan 10:30etan.
  • Iraupena: 3 ordu.
  • Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
  • Norentzat? Banakako, familia eta bikoteentzat.
  • Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
  • Elkargunea: Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
  • Nola iritsi:
    • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
    • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): BU12 eta BU13 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Tarifak

  • Helduak: 4€

Hoberena

  • Santiagomendiko ermitatik dauden kostarako paisaia zoragarriez gozatzea.
  • Sagasti eta sagardoa elaboratzen zuten dolare baserrietan zehar paseatzea.
  • Sagardoaren kulturan barneratzea aire librean.
  • Sagardo dastaketa gidatuaz gozatzea Sagardoetxean.

 

Mapa