Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak
- Donostiako kostaldeko interes guneez gozatzeko itsasontzian ibilaldia (bisita gidatua eskuko telefonora doan deskarga daitekeen App bidez).
- Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoko bisita gidatua eta sagardo dastaketa.
- Sagardotegian bazkaria/afaria. Helduen menua: sagardotegiko ohiko menua: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaurrekin eta sagar dultzearekin eta sagardoa txotxetik. Haurren menua: tortilla, haragia eta izozkia.
OHARRA: Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izanez gero, erreserba egiterakoan zehaztu (hurrengo pausoa).
Informazio praktikoa
- Ordutegiak:
- 05/01-06/09: larunbatetan 11:30etan eta 16:30etan. Igande eta jaiegunetan 11:30etan.
- 06/10-09/15: asteartetik larunbatera 11:30etan eta 16:30etan. Igande eta jaiegunetan 11:30etan.
- 09/16-11/30: larunbatetan 11:30etan eta 16:30etan. Igande eta jaiegunetan 11:30etan.
- Iraupena: 5 ordu.
- Noiz egin daiteke? Maiatzetik azarora bitartean.
- Norentzat? Banakako, talde, familia eta bikoteentzako.
- Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
- Elkargunea: Arrantza-portuko kaiko 1. eskailera (ikusi Google Mapsen). GPS koordenatuak: 43.323211, -1.988468.
- Nola iritsi:
- Norbere ibilgailuan: aparkalekua paseo berrian (Pasealeku berria kalea) eta Boulevard-eko aparkalekuan (Alameda Boulevard kalea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 10-15 min.
Tarifak
- Helduak: 59€ (itsasontzian ibilaldia, Sagardoetxea museoko bisita gidatua eta sagardotegiko bazkaria/afaria barne).
- Haurrak:
- 0-6 urteko haurrak: 27,50€ (menu bereziarekin).
- 7-17 urteko haurrak: 37,50€ (menu bereziarekin).
Hoberena
- Donostiako Kontxako Badiaren edertasunaz gozatzea.
- Sagardoak itsasoarekin duen harreman historikoa ezagutzea.
- Euskal gastronomia tradizionalaz gozatzea.