Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak
- Goxokata dastaketa gidatu berezia:
- Usaimenarekin jolasean ibiltzeko lurrinen analisia. Bertan, 14 esentzia aromatiko esperimentatuko dira.
- Dastaketa: sagardo naturalaren dastaketa Idiazabal gaztarekin, sagardo aparduna sagar dultzea eta intxaurrarekin eta Bizi-Goxo izotzezko sagardoa gatza duen txokolatearekin.
Informazio praktikoa
- Ordutegiak: asteartetik igandera 12:00etan.
- Iraupena: ordu bat.
- Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
- Norentzat? Banakakoak eta bikoteak.
- Hizkuntzak: gaztelania, euskera, frantsesa eta ingelesa. *Derrigorrezkoa da erreserba aurrez egitea.
- Elkargunea: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.
- Nola iritsi:
- Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
- Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): BU12 eta BU13 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.
OHARRA: erreserba egiten duzunean, sarrerak ez dituzu emailez jasoko. Zure erreserba gure erreserba sisteman gorde da, eta nahikoa da jardueraren egunean elkargunera gerturatzea eta zure izena ematea.
Tarifak
- Helduak: 12€
Hoberena
- Hainbat sagardo mota ezagutzea eta dastatzea.
- Dastaketa gastronomiko bereziaz gozatzea.
- Zentzumenekin esperimentatzea, hala nola usaimenarekin eta dastamenarekin







