Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak
- Chillida Lekuko bisita.
- Sagardoetxeako bisita eta sagardo dastaketa.
- Alorrenea sagardotegian bazkaria. Sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa.
OHARRA:
Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izanez gero, erreserba egiterakoan zehaztu (hurrengo pausoa).
Informazio praktikoa
- Ordutegiak: osteguna, ostirala, larunbata eta igandea: 10:00etan.
- Iraupena: 5 ordu eta erdi.
- Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
- Norentzat? Bikoteak eta familiak.
- Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
- Elkargunea: Chillida Leku (Jauregi bailara, 66 – Hernani). GPS-ko koordenatuak: 43.27883285577467, -1.9981152447255695.
- Nola iritsi:
- Norbere ibilgailuan: Aparkalekua Chillida Leku museoan.
- Lineako autobusean: Donostia (Okendo kalea) eta Andoaindik (Goiko plaza): BU05
Tarifak
- Helduak: 55€
- Haurrak:
- 0-6 urteko haurrak: 19€ (menu bereziarekin).
- 7-17 urteko haurrak: 29€ (menu bereziarekin).
Hoberena
- Aire librean eta naturarekin kontaktuan arteaz eta sagardoaren kulturaz gozatzea.
- Gure erroetara bidaia: Sagardoaren kulturako sekretuak eta bitxikeriak ezagutzea.
- Sagardotegiko otorduarekin bertako usadioez eta produktuez gozatzea.