Deskribapena
Aburuzan, urte hauetan guztietan lagun izan duten giza oinarri eta ezagutza zabala dute abiapuntu, kontsumitzailearen ahosabaiak hartzen duen produktua sortzeko.
Mimo eta fintasunez egindako produktua, familia txiki handi hau osatzen duten eragileekin entzute aktiboa praktikan jartzean egiten dena. Horri esker, produktu ezagun bat eta espazio paregabe bat sortu dute, esperientzia ahaztezin, tradizional eta autentiko bat bizitzera gonbidatzen dituena.
Bazkariak eta afariak
Jantokia upategian bertan dago. Bertan, menu tradizionalaz, beganoaz eta begetarianoaz eta Txotx erritualaz goza daiteke, baita kontu handiz aukeratutako hornitzaileen produktuez ere.
Eguna tabernako terrazetan amaitu daiteke, naturaz inguratutako ingurune batean. Bertan ezkontzak ospatzen dira askotan.
Urte osoan zabalik.
- Bazkariak: Ostiral eta larunbatean
- Afariak: Asteazkenetik larunbatera.
Tamaina: 200 jankide.
Informazio osagarria
Arduradunak: Ibon y Josu Aburuza
Helbidea: Goiburu auzoa. Aduna.
Tfnoa.: 943 692 452
E-maila: bodega@bodegaaburuza.com
Web orria: http://www.bodegaaburuza.com



