Hautatutako ibilbideak

Sagardoaren Lurraldean ezagutzeko ibilbideen proposamenak

Sagardoaren Lurraldean gozatu eta ezagutzeko aukera izango duzun txokorik eder eta ibilbide onenen aukeraketa. Aroztegiak, aintzinako gotorlekuak, ibaiak… harrituta utziko zaituzten historiadun lekuak. Ikusi gure proposamenak gure eskualdeaz gozatu ahal izateko Donostiatik 15 minututara.

Laiaren ibilbidea

Ibilbide honen bidez Santa Barbarako natura ingurunean barneratu eta Hernanirekin erlazionatutako kultur elementuak ezagutzeko aukera izango duzu. Laiak, Hernaniko neskatilak, abentura osoan zehar lagunduko zaitu.

Hoberena: Santa Barbara mendiko ingurunea ezagutzea hirigune historikoa, natura, kirola, orientazioa eta kultura uztartuz.

Kokapena: Hernaniko Turismo Puntua - Hernani

Informazio gehiago

"Harria Hitz" ibilbidea

Harria Hitz ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.

Hoberena: Euskal kulturaren berreskurapenean Usurbilek izandako historia ezagutzea eskultura eta leku esangurtasuen bidez

Kokapena: Usurbil

Informazio gehiago

Kayak Oria ibaian

Oriako ibaia arraunean barneratzeko gune egokia da, zerbaitegatik entrenatzen du hemen Orioko traineruak. Jarduera honetan hasteko familia guztiarentzako proposamen egokia.

Hoberena: Ibaian kirol jarduera bat praktikatzea eta Oriako ibaiertzak eskaintzen duen paisaia ederraz gozatzea, aintzinako ontziolen sorlekua.

Kokapena: Orioko udaleko plaza - Orio

Informazio gehiago

San Marko gotorlekua

San Marko Gotorlekua leku paregabean kokatuta dago, Donostiatik 10 kilometro baino gutxiagora, naturan murgildua. Zalantzarik gabe, Oarsoaldeko begiratoki nagusia da.

Hoberena: Behatoki honek Kontxako badia, Pasaia eta Txingudira eskaintzen dituen paisaiez gozatzea.

Kokapena: San Markorako bidea – Errenteria

Informazio gehiago

Beste proposamenak hemendik gertu

Museo gastronomikoak - Ordu 1 baino gutxiagora D’Elikatuz Ordizian kokatutako Elikadura, Nutrizio eta Gastronomia zentro honetan baratzeko kalitatezko produktuei buruz den-dena ezagutzeko aukera duzu, nutrizio-balioak nahiz

Hoberena:

Kokapena:

Informazio gehiago

Platako itsasargiaren ibilbidea

Pare bat ordutan Donostiako Gros auzotik Pasaiako kostalderako mendia oinez zeharkatzeko aukera ematen duen ibilbide ederra. Donostiako erdiguneko kale eta Pasaiako portutik pauso batera egonda, itsasalderako paisaiaz gozatu daitekeen leku zoragarria da Uliako mendia.

Hoberena: Mendi tontorretik Donostia eta Pasaiako badiek eskaintzen duten paisaiaz gozatzea.

Kokapena: Zurriola hiribidea - Donostia

Informazio gehiago